Pribatasun politika

http://www.arizmendipro.eus web orriaren helburu nagusia ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
  • Datuak biltzearen helburua
  • Informazioaren hartzaileak
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio,  arduradunaren identitatea eta helbidea.

ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEA izango da. Helbidea honako tokia du: Otalora Lizentziaduna 8, 20500 Arrasate; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

  • Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk besterik ez dakite.

Halaber, ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk  eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo ARIZMENDI KOOPERATIBA ELKARTEAk erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, http://www.arizmendipro.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo “internet kafean”.