Osasun larrialdiak

larri2Osasun arloan lan-eskaintza igotzen ari da azken urteetan, heziketa ziklo honek osasun-sektore publiko edo pribatuan lan egiteko aukerak aurkeztuko dizkizu. Hurrengo lanak burutu ahal zera ikasiko duzu:

  • Pazienteak edo biktimak lekualdatzen
  • Hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematen.

 

 

 

Estatuko “Real Decreto 836/2012, de 25 de mayo” irten ondoren anbulantzietako gidari guztiek kualifikazio hau izan beharko dute. Arizmendi Ikastolak eskaintzen dizun titulo honi esker, larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe
baten aurrean, hurrengorako gai izango zara:

  • Pazientea osasun-zentrora lekualdatzeko,
  • Ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa emateko,
  • Osasun-arloko teleoperazio- eta telelaguntza-jarduerak gauzatzeko,
  • Larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzeko.

Lanbide-irudi honek osasun-sektore publiko edo pribatuan egingo du lan, pazienteak edo biktimak lekualdatzen, eta hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematen. Gainera, babes zibilaren esparruan, larrialdi kolektiboetan edo katastrofeetan osasun-logistika prestatu eta garatzen lagunduko du, eta larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen parte hartuko du.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Osasun-garraioko teknikaria.
  • Osasun-larrialdietako teknikaria.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.

1620 ordu teoriko-praktiko

380 praktika-ordu lantokietan

  • Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak 99
  • Osasun-logistika larrialdietan 147
  • Osasun-zuzkidura 132
  • Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan 231
  • Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan 252
  • Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea 231
  • Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan 99
  • Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 63
  • Telelarrialdiak 66
  • Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia 99
  • Ingeles teknikoa 33
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
  • Enpresa eta ekimen sortzailea 63
  • Lantokiko prestakuntza 380 *

* Ordu hauek konbalidatzeko aukera, sektorean urtebete baino gehiago lanean arituz gero.

Konbalidazioetarako informazioa gehiago.

Gaitasun ziurtagriak

OSASUN-GARRAIOA (SANT0208) izeneko gaitasun ziurtagiria duten pertsonek 6 modulu konbalidaturik dauzkate eta horietatik 5 lehenengo mailan. Konbalidatuta:

  • Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak (1.maila)
  • Osasun-zuzkidura (1.maila)
  • Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan (1.maila)
  • Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea (1.maila)
  • Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan (1.maila)
  • Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan (2.maila)

BIKTIMA ANITZENTZAKO ETA KATASTROFEETAKO OSASUN-ARRETA (SANT0108)

  • Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan (1.maila)
  • Osasun-logistika larrialdietan (1.maila)
  • Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan (1.maila)
  • Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak (2.maila)

Heziketa zikloak:

ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK

  • Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia(1.maila)
  • FOL (2.maila)

45 urte baino gehiago duten ikasleek inglesetik (1.maila) salbuetsita daude

Harremanetarako

Aurrematrikula egiteko Arizmendi Ikastolako idazkaritzatik (Otalora lizentziaduna, 8 Arrasate) pasa behar da, ekainaren 5tik 16ra bitartean, NAN eta nota-espedientearekin. Idazkaritzako ordutegia 8:30etatik 13:00etara eta 14:30etatik 18:00etara da.