Mikroinformatikaren sistemak eta sareak

Mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan do kudeatzeko mikroinformatika-sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein erakundeetan lan egiteko prestatuko zaitugu.

Gure ikasleei sektorearen beharrei egokitutako ikasketa prozesua eskaintzen diegu. Horrela, mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko gaituz, beti ere hauen funtzionaltasuna ziurtatu eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuz.

1620 ordu teoriko-praktiko

380 praktika-ordu lantokietan

  • Tresneria muntatzea eta mantentzea 231
  • Postu bakarreko sistema eragileak 165
  • Bulegotika-aplikazioak 231
  • Sareko sistema eragileak 168
  • Sare lokalak 231
  • Informatika-segurtasuna 99
  • Sareko zerbitzuak 189
  • Web aplikazioak 105
  • Ingeles teknikoa 33
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
  • Enpresa eta ekimen sortzailea 63
  • Lantokiko prestakuntza 380

* Ordu hauek kontabilizatzeko aukera, sektorean urtebete baino gehiago lanean arituz gero.

Lanbide-irudi honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika- sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria , Informatikako ingeniaritza, Telekomunikazio sistemen ingeniaritza.

Harremanetarako

Aurrematrikula egiteko Arizmendi Ikastolako idazkaritzatik (Otalora lizentziaduna, 8 Arrasate) pasa behar da, ekainaren 5tik 16ra bitartean, NAN eta nota-espedientearekin. Idazkaritzako ordutegia 8:30etatik 13:00etara eta 14:30etatik 18:00etara da.