Debagoieneko Oinarrizko Lanbide Heziketa

Zer da Oinarrizko Lanbide Heziketa?

1. mailako lanbide tituloa da, 2000 ordu ditu eta oinarrizko lanbide-titulua lortzen da harekin; LP moduloa (praktikak enpresetan) ere barne dago.

Programaren hartzaileak

Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Hamabost urte beteta izatea edo ikasturteko urte naturalean betetzea, eta sartzeko unean edo ikasturteko urte naturalean 17 urte baino gutxiago izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa beteta edukitzea edota, aparteko kasuetan, DBHko bigarren maila eginda edukitzea.
  • Irakasle-taldeak ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten sartzeko proposatzea, eta gurasoak edo tutoreak proposamen hori onartzea.

Programaren helburu orokorrak

  • Hona datozen gazteak, norbere heldutasuna egonkortu gizarte multikultural eta demokratiko batean pertsona bezala osotasunean garatu daitezen.
  • Hezkuntzan ohiko ikasketa-ibilbidean aurrera egiteko arazoak dituzten gazteen gizarteratzea, eskolatzea eta laneratzea posible egitea.
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa tituloa eskuratzea eta horrela inolako kualifikaziorik gabe ikasketak goiz utz ditzaten eragoztea.

Zer lortuko ahal du bertako ikasketekin

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua eta berarekin, erdi mailako heziketa ziklo batera joateko edo lan munduan sartzeko aukera.
  • Aurreko puntuan aipatutako tituluaz gain Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua, gaitasunak gainditzen badituzte.

Hartzaileak

DBHko titulua eskuratu ez duten 16 eta 17 urteko gazteak. Salpuespen gisa, adin hori 15 urtera jeitsi ahal izango da.

Programaren helburuak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak behar bezala gainditu ez dituzten ikasleei oinarrizko formakuntza eta lanbide heziketa eskeintza du xede, kalitatezko laneratzea eta zuzenean erdi mailako zikloean edo DBHko gaitasunak gainditzen badituzte batxilergoan ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Programaren iraupena eta egitura

  • Iraupena: 2 ikasturte
  • Ikasle kopurua: 12-15 ikasleko taldeak
1. MAILA
Lanbide moduluak Prestakuntza orokorra Tutoritza eta orientazioa
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloari dagozkion konpentziak barneratzeko ikasgaiak
  • Komunikazioa eta Gizarte Zientziak
  • Zientzia aplikatuak

 

2. MAILA
Lanbide moduluak Prestakuntza orokorra Tutoritza eta orientazioa Lan praktikak
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloari dagozkion konpentziak barneratzeko ikasgaiak
  • Komunikazioa eta Gizarte Zientziak
  • Zientzia aplikatuak
260 ordu

SUKALDARITZAKO ETA JATETXE-ARLOKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Profesional honek besteren kontura egiten du lan ostalaritzaren sektoreko enpresa txikietan, ertainetan eta handietan, jatetxe-arloko establezimenduetan, tabernetan, kafetegietan eta janari prestatuetan espezializatuta dauden dendetan, baita elikagaiak biltegiratzera, ontziratzera eta banatzera zuzentzen diren enpresetan ere. Era berean, bere kontura egin dezake lan ostalaritzaren eta ohiko jatetxe-arlo tradizionalaren, modernoaren edo kolektiboaren azpisektoreetako establezimendu txikietan.

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:

Aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak 132 ordu
Sukaldaritza-lanetako oinarrizko prozesuak 240 ordu
Lehengaien hornikuntza eta kontserbazioa, eta lehengaiak manipulatzeko higienea 99 ordu
Oinarrizko zerbitzatze-teknikak 165 ordu
Elikagaiak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak 165 ordu
Taldeentzako materialak eta cateringa prestatzea eta muntatzea 120 ordu
Bezeroen arreta 66 ordu
Zientzia aplikatuak I 165 ordu
Zientzia aplikatuak II 144 ordu
Komunikazioa eta gizartea I 165 ordu
Komunikazioa eta gizartea II 168 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea 53 ordu
Lantokiko prestakuntza 260 ordu
Tutoretza eta orientabidea I 33 ordu
Tutoretza eta orientabidea II 25 ordu

 

Informazio gehiago lotura honetan.

 

ELEMENTU METALIKOEN FABRIKAZIOKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Profesional honek besteren kontura egiten du lan elementu metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko prozeduren bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten eta tresneria elektrikoak eta elektronikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta beti. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoak arautzen du jarduera.

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak 192 ordu
Fabrikazioko oinarrizko eragiketak 165 ordu
Soldadura eta metal-arotzeria 132 ordu
Aluminio eta PVCko arotzeria 132 ordu
Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak 198 ordu
Zientzia aplikatuak I 165 ordu
Zientzia aplikatuak II 144 ordu
Komunikazioa eta gizartea I 165 ordu
Komunikazioa eta gizartea II 168 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea 53 ordu
Lantokiko prestakuntza 260 ordu
Tutoretza eta orientabidea I 33 ordu
Tutoretza eta orientabidea II 25 ordu

Informazio gehiago lotura honetan.

ETXEBIZITZEN MANTENTZE LANETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatu eta muntatzen dituzten eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan.

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:

Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen oinarrizko mantentze-lanak 168 ordu
Etxebizitzako kontserbazio-eragiketak eta osagarrien muntaketa 198 ordu
Ebakuazio-sareak 132 ordu
Oinarrizko iturgintza eta berokuntza 198 ordu
Girotzeko ekipoak muntatzea 99 ordu
Zientzia aplikatua I 165 ordu
Zientzia aplikatua II 144 ordu
Komunikazioa eta gizarte I 165 ordu
Komunikazioa eta gizarte II 168 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea 53 ordu
Lantokiko prestakuntza 260 ordu
Tutoretza eta orientabidea I 33 ordu
Tutoretza eta orientabidea II 25 ordu

Informazio gehiago lotura honetan.

DEBAGOIENEKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Nafarroa etorbidea 2, 20500

ARRASATE (GIPUZKOA)

943 79 28 90

Kontaktua