Gorputz eta kirol ekintzen sustapena (TAFYD)

Gure gizartean aisialdia eta kirolari gero eta garrantzi handiagoa eskaintzen zaio. Horregatik, ekintza horiek modu profesionalean antolatu eta bideratzeko, ondo prestatutako begirale, arduradun zein teknikoak behar dira.

Esparru zabalak lantzen dira Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena titulazioan:

  • Haur, gazte eta helduen aisialdi eta kirol ekintzak.
  • Prestakuntza fisikoa.
  • Fitnessa.
  • Monitore eta entrenatzaile izateko prestakuntza espezifikoa: talde kirolak, tenisa, igeriketa, patinajea, haurraren garapen motorea, eskalada, aerobik, tonifikazioa, pilatesa,…

 

Kirola praktikatuz

  • Natur ekintzak eginez, eski, surf, eskalada, mendi bizikleta,…
  • Informazio bilatzeko eta tratatzeko dauden aukerak erakutsiz.
  • Polikiroldegietako kirol jardueretan monitore.
  • Eskola kirolean koordinatzaile eta monitore.
  • Gimnasio eta Fitness zentroetan monitore.
  • Igerileku publiko zein pribatuetan sorosle eta ur jardueretan monitore.
  • Natur ekintzetako enpresetan monitore.

  • Ivef-shee.
  • Irakaslea.
  • Eritzaintza.
  • Fisioterapia
  • Gizarte Hezkuntza
  • Lan Harremanak
  • Gizarte-Lana
  • Turismoa

Selektibitate azterketa prestatzen laguntzen dizugu ere, lortu nahi duzun ibilbide akademiko horretarako.

1640 ordu teoriko-praktiko.

360 praktika-ordu lantokietan.

 

Animaziorako jolasak ella jolas-ekintza fisikoak 120 ordu
Gorputz eta kirol ekintza indibidualak 240 ordu
Tresna bidezko gorputz eta kirol ekintzak. 240 ordu
Oinarri biologikoak eta egokitzapen fisikoaren oinarriak 200 ordu
Talde dinamika eta animazioa 60 ordu
Gorputz eta kirol ekintzen metodología didaktikoa 140 ordu
Taldeko gorputz eta kirol ekintzak. 240 ordu
Astialdiko eta gizarte heziketako enpresa txikien antolamendua eta kudeaketa 120 ordu
Lehen laguntzak eta uretako sorospenak 120 ordu
Gutxitasunak dituzten pertsonentzako ekintza fisikoak 60 ordu
Lan prestakuntza eta orientazioa 60 ordu
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40 ordu
Prestakuntza lantokietan 360 ordu

Orain arte antolatu izan direnak:

  • Uretako soroslea
  • Hesgailu funtzionala
  • Spinning monitorea
  • Pilates monitorea
  • Muskulazio monitorea
  • Tonifikazio monitorea
  • Entrenatzaile pertsonala

Zikloaren bigarren mailako ikasturte bukaeran izango duzu ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. Bakoitzaren aukeraketaren eta gaitasunen arabera egokituko da lantokia, eta proposamenak ere ongietorriak izango dira.

Bataz beste lau hiru hilabete irauten du praktika garaiak. Martxotik ekainera bitartean egiten dira bete beharreko 360 orduak, eta lan saioak egunero 6 ordukoak izan ohi dira.

Praktikek, esperientzia emateaz gain, lehenengo lanpostua lortzeko aukera ere ematen dute askotan.

Ohiko praktika-tokien zerrenda:

 

Harremanetarako

Aurrematrikula egiteko Arizmendi Ikastolako idazkaritzatik (Otalora lizentziaduna, 8 Arrasate) pasa behar da, ekainaren 5tik 16ra bitartean, NAN eta nota-espedientearekin. Idazkaritzako ordutegia 8:30etatik 13:00etara eta 14:30etatik 18:00etara da.