Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako goi-mailako teknikaria (TAFYD)

Gure gizartean aisialdia eta kirolari gero eta garrantzi handiagoa eskaintzen zaio. Horregatik, ekintza horiek modu profesionalean antolatu eta bideratzeko, ondo prestatutako begirale, arduradun zein teknikoak behar dira.

Esparru zabalak lantzen dira Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako Goi-Mailako Teknikaria ikasketetan:

  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta -sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz, hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko kudeaketa egitea, hori sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
  • Banakako, taldeko, erremintako eta jolaseko gorputz- eta kirol-ekintzen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  • Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.
  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolasen bidezko olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako gorputz- eta kirol-jarduerak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo -jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, programatutako saio edo jardueretako helburuak eta faseak errespetatuz, eta jardueraren eta taldearen dinamikari egokituz.
  • Jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak daudela bermatzea, beharrezkoak diren espazioak, ekipoak eta materialak prestatuz.
  • Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

 

Kirola praktikatuz

  • Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak
  • Talde-dinamizazioa
  • Egoera fisikioa baloratzea eta Istripuetan esku-hartzea.
  • Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea.
  • Animazio turistikoko jolasak eta gorputz- eta jolas-jarduerak.
  • Banakako gorputz- eta kirol-jarduerak.
  • Taldeko gorputz- eta kirol-jarduerak.
  • Erremintako gorputz- eta kirol-jarduerak.
  • Gizarteratzeko gorputz- eta kirol-jarduerak.
  • Gorputz- eta kirol-jardueren irakaskuntzaren metodologia.
  • Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animaziokoproiektua.
  • Ingeles teknikoa.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Enpresa eta ekimen sortzailea.
  • Lantokiko prestakuntza.

  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea.
  • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
  • Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.
  • Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
  • Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
  • Animazio turistikoko sailaren burua.
  • Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
  • Ur instalazioetan soroslea.

  • Ivef-shee.
  • Irakaslea.
  • Eritzaintza.
  • Fisioterapia
  • Gizarte Hezkuntza
  • Lan Harremanak
  • Gizarte-Lana
  • Turismoa

Selektibitate azterketa prestatzen laguntzen dizugu ere, lortu nahi duzun ibilbide akademiko horretarako.

2000 ordu teoriko-praktiko.

360 praktika-ordu lantokietan.

Talde-dinamizazioa 99 ordu
Aisialdiko eta denbora librero jarduerak 140 ordu
Istripuetan egoera fisikoa baloratzea eta esku-hartzea 198 ordu
Animazio turistikoko jolasak eta gorputz- eta jolas- jarduerak 99 ordu
Banakako gorputz- eta kirol- jarduerak 231 ordu
Taldeko gorputz- eta kirol- jarduerak 165 ordu
Gorputz- eta kirol-jardueren irakaskuntzaren metodologia 99 ordu
Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea 40 ordu
Erremintako gorputz- eta kirol-jarduerak 160 ordu
Gizarteratzeko gorputz- eta kirol-jarduerak 160 ordu
Ingelesa 40 ordu
Enpresa eta ekimen sortzailea 60 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 ordu
Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua 50 ordu
Lantokiko prestakuntza 360 ordu

Orain arte antolatu izan direnak:

  • Uretako soroslea
  • Hesgailu funtzionala
  • Spinning monitorea
  • Pilates monitorea
  • Muskulazio monitorea
  • Tonifikazio monitorea
  • Entrenatzaile pertsonala

Zikloaren bigarren mailako ikasturte bukaeran izango duzu ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. Bakoitzaren aukeraketaren eta gaitasunen arabera egokituko da lantokia, eta proposamenak ere ongietorriak izango dira.

Bataz beste lau hiru hilabete irauten du praktika garaiak. Martxotik ekainera bitartean egiten dira bete beharreko 360 orduak, eta lan saioak egunero 6 ordukoak izan ohi dira.

Praktikek, esperientzia emateaz gain, lehenengo lanpostua lortzeko aukera ere ematen dute askotan.

Ohiko praktika-tokien zerrenda:

 

Harremanetarako

Aurrematrikula egiteko Arizmendi Ikastolako idazkaritzatik (Otalora lizentziaduna, 8 Arrasate) pasa behar da, ekainaren 5tik 16ra bitartean, NAN eta nota-espedientearekin. Idazkaritzako ordutegia 8:30etatik 13:00etara eta 14:30etatik 18:00etara da.