Hobetuz ikastaroak

langileen-ikastaroaEtengabeko prestakuntza balio estrategiko nagusia da aldaketa teknologikorako, ekonomikorako eta sozialerako prozesuetan, eta, horregatik, funtsezko tresna da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko. Horregatik, gure helburu nagusia langileei lan-bizitzan behar duten kualifikazioa lortzen laguntzea da.

Honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Langileak une honetan duen edo etorkizunean izan dezakeen lanposturako beharrezko ezagutzak barneratzea.
  • Langilearen promozio pertsonala eta profesionala prestatzea.

Informazio gehiago: www.hobetuz.eus eta www.lanbide.euskadi.eus
edo lanbide@arizmendi.ikastola.net