Enpresa / Erakundeak

enpresa-eta-erakunde2Gizartearen beharrei erantzuteko profil profesional egokia duten pertsonak prestatzen ditugu Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan. Horregatik ezinbestekoa iruditzen zaigu sektore hauetako enpresa eta erakunde esanguratsuenekin harreman estua izatea, ikasleei behar dituzten praktikak eskaini ahal izateko, enplegu eskaintzetarako, prestakuntza ikastaroetarako, jardunaldi teknikoen antolaketarako, elkarlanean proiektuak egin ahal izateko eta esperientzia eta interesak elkartrukatzeko.

Lankidetzak_logoakInoiz ez duzu lanik egin eta hori zer den frogatu nahi duzu? Zure ikasketak finantzatzeko moduren baten bila zabiltza?

Arizmendi Ikastolako lanbide heziketak, ALECOPen bitartez, ikasten ari zaren bitartean enpresa edo erakunde batean lan egiteko aukera eskaintzen dizu. Modu honetara, lan-testuinguru erreal batean aritzeko eta hainbat lan-konpetentzia garatzeko aukera izango duzu (talde-lana, komunikazio eraginkorra, arazoen konponbidea…). Horretaz gain, esperientzia kooperatiboan parte hartuko duzu, kooperatibako bazkide izango bazina bezala.

Inguruko enpresetan egingo duzu lan (Fagor, Ulma, Ikerlan Alecop…), eta ikasketekin arazorik izan ez dezazun, lan-saioak egunero 4 ordukoak izango dira. Eta zergatik ez, ikasketak finantzatzeko aukera ona ere bada, egindako lana ordaindu egiten baita.

Lan eskaintzei buruzko informazioa mugikorrean eta posta elektronikoan

Lan eskaintza bat argitaratzen den momentuan horren berri mugikorrean edo posta elektronikoan jasotzeko aukera duzu orain. Bete ondoko formularioa eta bertan adierazi zeintzuk diren interesatzen zaizkizun gaiak: