Gaueko TAFYD Krossa

tafyd-krossa

 

GAUEKO TAFYD KROSSA

Arizmendi Ikastolako Egunaren egitarauaren barruan, Arizmendi Pro-k Gaueko TAFYD Krossa antolatzen du, kirola eta herriko-parte hartzea sustatzeko asmoarekin. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta lau kategoriatan banatzen da: gizonezko seniorrak, emakumezko seniorrak, gizonezko beteranoak eta emakumezko beteranoak.

Ferixalekuan hasten da lasterketa eta ibilbide guztia herri barruan egiten da (2300m-ko zirkuito bati 3 bira ematen zaizkio). Eta herri-lasterketa honi bukaera ezinhobea emateko, amaieran oparien zozketa egiteaz gain, luntxa eskaintzen da arinika galdutako indarrak berreskuratzeko.