Ekokaleak 2015

ekokaleak-kartela-2015

 

EKOKALEAK VII. EDIZIOAREN LEHIAKETAREN GAIA LASTOZKO FARDOAZ EGINIKO TURISMO BULEGOA IZANGO DA

 

Arizmendi Ikastolak, Arrasateko Udalaren, LKS-aren eta Euskal Herriko Goi Teknikari Proiektugileen eta Delineatzaileen Kolegio Ofizialaren Kontseiluaren laguntzaz, antolatzen du lehiaketa.

Aurkeztu beharreko lana HIRI-ALTZARI IRAUNKOR baten DISEINUA izango da: Lastozko fardoez eginiko turismo bulegoa, 15m2 erabilgarri (gela eta komunak) izanik eta oinarrizko materiala erabiliz: LASTOZKO FARDOAK (45 x 90 x 35 zm).

Lehiaketa hau 2013-14 edota 2014-15 ikasturteetan matrikulatutako Eraikuntza eta Obra Zibilaren familiako Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago.

Proiektuek, derrigorrez, honako elementu hauek izan behar dituzte: plantak, altxaerak eta ebakiak; perspektibak, argazkiak, infografiak eta eskema grafikoak; baita eraikitzeko xehetasuna eta idatzizko azalpenak ere.

Interesatuek euren proposamenak azaroaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eta 2015eko martxoaren 6an, berriz, lanak bidaltzeko epea amaituko da.

Lehiaketaren kartela ikusi

Inskripzio orria deskargatu

2009 urtean sortu zen

 

Ekokaleak, Eraikuntza eta Obra Ziblien familiako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako lehiaketa da. Iraunkortasunerako irizpideetan oinarritutako hiri-altzaria diseinatzea eskatzen duena, hain zuzen ere.

Arizmendi ikastolak etorkizunarekin, hezkuntzarekin zein ingurugiroarekin duen konpromisoari helduz, sortu zen ideia lehiaketa hau 2009.en urtean. Alde batetik, ikasleek zikloetan barneratutako edukiak praktikan jartzeko,eta bestetik, garapen iraunkortasuna sustatzeko.