Matrikula eta aurre izen-emate datak

matrikula2016/2017 ikasturterako matrikulazio kanpaina hastear da.

Ikasle errepikaria edo bigarren urtekoa izanez gero matrikula egiteko epea ekainak 13tik uztailak 4ra izango da.

Beste edozein ikasleen kasuan ostera, eskaera orriak eta dokumentazioa aurkezteko epea ekainak 6tik 17ra izango da. Eskaera hau online bidez egiten bada, azken eguna ekainak 16 izango da, hala ere, zentrora (Otalora lizentziaduna, 8 20500 Arrasate) gerturatu beharko da NAN-a edo bestelako dokumentu identifikagarria aurkeztera.

Onartuen behin behineko zerrendak uztailak 5ean argitaratuko dira, eta erreklamatzeko epea uztailak 6an 14:00ak arte egongo da zabalik, behin betiko zerrendak uztailak 8an argitaratuko direlarik.

Onartutako ikasle hauentzat, aldiz, matrikula epea uztailak 11tik 15era izango da.