Umezaintzako etxolari karezko emokadura eman diogu

22128592114_f5f794c6d6_kAurreko ostiralean, urriak 23, Arizmendi Ikastolako eraikuntzako heziketa zikloak eta Gasteizeko eraikuntzako zikloarekin elkarlanean, Umezaintzako etxolaren karezko emokadura ematen aritu ziren.

Giro aparta sortu zen bi erakundeen artean eta emokaduraren lehenengo azala guztiz emanda geratu zen argazkian ikusi dezakegun bezala. Bertako umeek ere aukera izan zuten Arizmendi Ikastolako erainkuntza heziketa zikloko ikasleekin solasean aritzeko eta egiten ari ziren azalpenak jasotzeko. Eguraldia ere lagun izan zuten.

Datorren egunetan amaierako gainazala egingo dute berriz ere, bi erakundeen arteko elkarlana aprobetxatuz.

Egunaren argazki gehiago daude flickr sarean.
Umezaintzako etxola