TAFYDeko ikasleak Aita Mennirekin elkarlanean

Aurten ere, laugarren urtez jarraian, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako TAFYDeko ikasleak Aita Menni ospitalarekin elkarlanean aritu dira lanean.

Arizmendi Ikastolako ikasleek saio ezberdinak prestatu dituzte eta Aita Menniko eguneko zentroko erabiltzaileekin eraman dituzte praktikara. Igeriketa, TRX egokitua, punteria jolasak edo eta Boccia izan dira landutako jarduera batzuk. Proiektuarekin amaitzeko, urtarrilaren 24an, BOCCIA txapelketa antolatu zuten ikasleek eta bertan, GSR eta Aita Menni-ko erabiltzaileek hartu zuten parte.