TAFYDeko ikasleak eta Aita Menni lankidetzan

Laugarren urtez jarraian, Arizmendi Ikastolako TAFYDeko 2.mailako ikasleak, Kirol egokitua ikasgaiaren baitan, Aita Menni ospitaleko erabiltzaileekin elkarlanean aritu dira.

Burmuin lesioak gertutik ezagutzeaz gain, erabiltzaileentzako egokitutako jarduera fisikoa dinamizatzen egon dira TAFYDeko ikasleak, modu honetan, erabiltzaileei, aisialdi aktiboago bat izateko aukerak zabalduz. Proiektu honen bitartez, teoria eta praktika uztartzeko aukera izan dute ikasleek; igeriketako saioak, TRX egokituko saioak eta Bocciako saioak dinamizatu dituztelarik.

Urtarrilaren 25ean,  BOCCIA txapelketarekin amaiera eman zitzaion aurtengo ikasturteko proiektuari. Bertan, Aita Menniko eta GSR zentroko erabiltzaileek hartu zuten parte, TAFYDeko ikasleak antolatzaileak izan zirelarik.