Praktikak eta proiektuak Arizmendi Ikastolan

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasleek, hainbat praktikaldi eta proiektuetan hartu dute parte azken asteetan. Osasun Larrialdietako zikloko ikasleek esaterako, praktika ugari egin zituzten: anbulantziaren garbiketa, leku aldatzeak… eta TAFYDeko ikasleek berriz, Osasun Larrialdietako ikasleei test batzuk egin zizkieten. Emaitzak ikusita, entrenamendu plana jarriko diete egoera fisikoa hobetzeko asmoz. Hona hemen bertako hainbat argazki: https://flic.kr/s/aHsmhXLnWd

Azkenik,  Erizaintzako zaintza osagarriak zikloko ikasleek, Farmamundi GKEaren proiektuan hartu dute parte. Proiektuaren helburua gure inguruan parekotasunari begira osasun arloan dauden desberdintasunak antzemateada eta horretarako ikasleek zenbait elkarrizketa egingo dituzte, eta jasotzen duten informazioarekin bideo bat sortuko dute, hona hemen jardunaldiko hainbat argazki: https://flic.kr/s/aHsmhXMYoh