Gizarte konprometituago eta justuago baten alde

Zabalketa GKE-koak Filipinasen daukaten proiektuaren inguruko lanketa egiten ari dira Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako Osasun Larrialdiko ikasleekin. Erakunde honek, besteak beste, balioetan heztea eta garapen iraunkorrarekin konprometitutako gizartea eraikitzea ditu helburu.  

Elkarlan honen helburua, beste errealitate batzuetara gerturatzea da, beti ere ikastolak eskaintzen dituen zikloen edukiekin erlazio bat bilatuz. Hiru astetan zehar arituko dira ikastolan. Argazkiak.