Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak izan ditugu bisitan

Arizmendi Ikastolak kudeatzen duen Oinarrizko Lanbide Heziketako 7 ikasle Ferixalekura hurbildu dira aste honetan, Erizaintzako zaintza osagarriak eta Osasun larrialdiak zikloak ezagutzeko asmotan.

Horretarako tailerrak ikusi, irakasle eta ikasleekin hitzegin eta zalantzak argitu dituzte. Horretaz gain gainera, praktika batzuk egiteko aukera izan dute. Bolondres gisa agertu direnek, frogatu ahal izan dute biktimak zer sentitzen duen horrelako egoera batetan. Esan digutenez, oso gustora egon dira eta datorren urtean gure artean egoteko gogoa adierazi dute.

Apirilaren 7an bestalde, Arizmendi Ikastolako DBHko 4.mailako ikasleak izango dira Ferixalekura hurbilduko direnak Almenetik eta Gaztelupetik. Hauen kasuan, Erizaintza zaintza osagarriak eta Osasun larrialdiak heziketa zikloak ezagutzeaz gain, Mikroinformatikari buruzko tailer bat egingo dute informatikari buruzko ziklo berri hori zertan datzan ezagutu dezaten.