Mikroinformatika zikloa ezagutzeko tailer praktikoa

Arizmendi Ikastolako Lanbide heziketak Mikroinformatikaren sistemak eta sareak erdi mailako heziketa zikloarren nondik norakoak ezagutarazteko, datorren asteazkenean, hilaren 10ean, 16:00etan tailer praktiko bat emango du Ferixalekuan.

Asmoa heziketa zikloa ahalik eta modu praktikoenean planteatzea da, kontzeptuak eta alde teorikoa albo batera utzi gabe eta hori ahalik eta ondoen adierazteko osatu da tailerra.

Izena emateko hurrengo helbidera idatzi behar da: lanbideheziketa@arizmendi.eus