Mikroinformatika ziklokoak MGEPra bisita

MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ASIR,  Sareko informatika Sistemen administrazioko irakasle eta ikasleek harrera egin diete Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikako ikasleei.

Bisita aprobetxatuz, datu prozesaketa zentroa edo CPD-a eta  elektrogenoa eta tunelen sarrera ikusteko aukera izan dute.  Informazio Sistemen saila ikusi dute, CAU edo erabiltzaileen arreta zerbitzua dena.

Ondoren MGEP eko Garaiako eraikinera egin dute saltoa. Iban Barrutia irakasleak hardware ariketa sorta bat antolatu du MGEP eko hardware laborategian.   Gero Osane Lizarraldek titulu honen profil profesionala zein den  eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu.

Amaitzeko,   taldeak  egin dira, non txandaka, denok erronkaren dimentsio guztiak ezagutzeko aukera izan duten: batzuk EIE ikasgaian sortutako enpresaren produktuak deskribatu dituzte: web garapeneko enpresa hain zuzen. Bigarren talde batek  erronkan  zerbitzariekin landutako atala azaldu dute. Hirugarren talde batek  diseinatu eta garatutako segurtasun neurriak eta azkenik,  PHP lengoaiarekin egindako garapena eta PostgreSQL datu basearekin nola garatu duten konexioa. Bideoa.