ArizmendiPRO eta MGEPek bat egin dute informatika eskaintza oso bat osatuz

Gizarteak azken urteetan, eta batez ere etorkizunera begira informatikariaren profila eskatzen dihardu. Bada, profesional horiek formatzeko asmotan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bat egin dute hezkuntza eskaintza osoa aurkeztuz.

Bide integrala
Aurrerantzean, erdi mailako zikloan hasi, goi mailako ziklora pasatu eta unibertsitatean jarraitu ahal izango dute ikasleek. Bide honetan, lehen ez bezala, gaur egun ez dago ez sarrera frogarik ez beste era bateko oztoporik ere. Gainera, lanbide heziketak betidanik enpresekin izan duen harreman estua esker, eskaintza dualean aurkezten da eskaintza.

Gradura heldu orduko, espezializatuta
Bide honek badu beste balio erantsi bat ere. Ikaslea urtez urte, zikloz ziklo, murgilduta egongo da informatika munduan. Alde handia dago heziketa zikloetatik unibertsitatera heltzea edo bertatik pasatu gabe, 0tik hastea unibertsitatean. Ikasleek urte batetik bestera sakontzeko asmoz egingo dute aurrera, bakoitzak bere helmugarekin topo egin arte. Kontuan hartu behar da, gainera, ziklo bakoitzaren amaieran titulu bat izango dutela, eta horrek lanbidea ahalbidetu edota erraztuko diela. Beraz, lana eta ikasketa bateragarriak izango dira.

Mikroinformatikaren sistemak eta sareak:

Helburu hirukoitzarekin sortzen da:

  1. Ikasleak Mikroinformatikako Tresneria, Sareak eta Zerbitzuen kudeaketan, oro har, trebatzea.
  2. Bestalde, hauek merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten erakundeetan lan egiteko prestatzea.
  3. Azkenik, eta bereziki goi mailako “Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria” heziketa zikloa egin ahal izateko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Asmoa heziketa zikloa ahalik eta modu praktikoenean planteatzea da, kontzeptuak eta alde teorikoa albo batera utzi gabe. Egoera errealei erantzungo dieten profesionalak hezten saiatuko gara. Zikloaren nondik norakoak ezagutarazteko, datorren asteazkenean, hilaren 10ean, 16:00etan tailer praktiko bat emango dugu ikasketa hauetan interesatuta egon daitekeen edonorentzat. Izena emateko hurrengo helbidera idatzi behar da: lanbideheziketa@arizmendi.eus

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bestalde, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria eta Informatika Ingeniaritzan Gradua eskaintzen ditu.

Mikroinformatika prentsaurrekoa