Matrikulazio egutegia
2019/2020 ikasturterako matrikulazio kanpaina hastear den honetan, Erizaintza, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza, Mikroinformatika eta Osasun larrialdiak heziketa zikloetan matrikulatzeko datak hurrengoak izango dira:
Ikasle berrien kasuan, eskaera orriak eta dokumentazioa aurkezteko epea ekainak 3tik 14era izango da.
Onartuen behin behineko zerrendak uztailak 5ean argitaratuko dira, eta erreklamatzeko epea uztailak 8 arte egongo da zabalik, behin betiko zerrendak uztailak 11an argitaratuko direlarik.
Onartutako ikasle hauentzat, aldiz, matrikula epea uztailak 11tik 17ra izango da.