Maskaren traba, gizarte-hesi bihurtzen denean

Pandemiaren ondorioz, maskara nahitaezko osagarria bihurtu da gure egunerokoan. Gehienentzat traba da, beste pertsona batzuentzat, aldiz, gizarte-hesi bihurtzen da, OLHko Yasinne eta Ibai ikasleen kasuan bezala. Etxebizitzen mantentze-lanetako 2. maila egiten ari dira Zaldibarren. Biak gorrak direnez, hezkuntza-laguntza behar dute. Lan horretarako, iaz ikastolak Cruz kontratatu zuen, zeinu-mintzairan aditua den profesionala.

Aurreko ikasturtean ez zegoen maskaren arazoa, bokalizazioa hobeezina zen. Cruzek zeinatu egiten zien eta Yasinnek eta Ibai ehuneko ehunean ulertzen zuten esandakoa. Konfinamendu garaian hasi ziren arazoak. Ikasle gorrek irakurketa-idazketa arazoak dituzte ulermen eta adierazpen mailan, eta ikasturte honetan maskarak erabiltzearen drrigortasuna tokatu zaie.  Beharrezkoa da zeinu-mintzairan aurpegi-adierazpena egitea, eurentzat parametro bat da, baita bokalizazioa ere. Eskola teorikoetan irakasleak bere ikasgaia ematen du, eta Cruzek interpretatzen die, baina soilik zeinua ematea ez da nahikoa, baizik eta kontzeptu horren letreiatzea ere eman behar die, maskarak aurpegi-adierazpena ezkutatzen baitu. Hori dela eta, etengabe egin behar die daktilologikoak, esfortzua bikoitza izanik. Muga hori dela eta, askotan etenaldiak eta atsedenaldiak baliatu behar izaten dituzte zalantzak argitzeko edo eskola-orduan eman diren kontzeptu batzuetan eragiteko, estres gehigarria eta frustrazio-uneak eraginez. Horregatik, horrelako ikasleentzat ezinbestekoa da homologatutako maskara gardenak merkaturatzea.

ARANSGI, Gipuzkoako Gorren Elkartea eta gorren beste elkarte batzuk martxotik ari dira maskara gardenak eskatzen. Batzuk merkaturatu dira, baina erabilgarriak ez izateaz gain, ez daude homologatuta, eta, beraz, ezin dituzte erabili.

Horregatik, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, gizartea pertsona gorrek bizi duten egoeraz kontzientziatzeaz gain, dagokien erakundeei dei egiteko, kolektibo horren eskura jar ditzaten homologatutako maskara gardenak. Bien bitartean, oztopo sozialek eta hezkuntzakoek hazten jarraituko dute egunez egun.