KIROLEZBERDINekin TAFYDeko ikasle bat Malagan

Ikasturte osoan zehar, Arizmendi ikastolako TAFYDeko 2. mailako ikasleek KIROLEZBERDIN proiektua sortu eta aurrera eraman dute.

Kirol egokituak ikasgaiaren barruan, kirola eta jarduera fisikoa baliatu dute gaur egungo gizartean pertsona guztien inklusioa lortzeko bidean. Horretarako, eragile ezberdinekin elkarlanean aritu dira, hala nola, Aita Menniko eguneko zentroarekin, Arizmendiko ZIG gelarekin, GSR adinekoen egoitzarekin edota San Juan de Dios ospitale psikiatrikoarekin. Eragile guztiek KIROLEZBERDIN proiektua oso positibotzat jo dute eta horren adierazgarri da, TAFYD-eko ikasle bat San Juan de Dios-en diharduela ziklo amaierako praktikaldia egiten.

Praktikaldi honek, KIROLEZBERDIN-en haria jarraitzen du, hau da, ikasleak ikasketa esanguratsua eta baliagarria izateko aukera bultzatzen du. Ondorioz, egunotan Alex de Cos Arizmendiko lanbide heziketako ikaslea, Malagan izan da San Juan de Dios-eko profesional eta egoiliar talde batekin batera. Bertan, kirol inklusiboaren inguruko topaketa batean parte hartzeko aukera izan du. Zalantzarik gabe, Alex-ek bere formakuntza osatuko duen esperientzia esanguratsu bat bizitzeko aukera izan du, Arizmendi eta San Juan de Dios-en elkarlanari esker.