Ikasbidaian egon gara Osasun Larrialdietako ikasleak

Osasun Larrialdietako Lehen eta Bigarren mailako ikasleak ikasbidaian izan gara maitzaren 11tik 16ra. Aste horretan zehar auto istripuen aurrean nola jardun behar dugun ikasi dugu, gaian janzteko hitzaldiak jaso ditugu eta ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dugu. Hori izan da irteeratik gehien baloratu dugun gauzetako bat, ikasitakoa benetan interesgarria eta baliogarria izan baita!

Horrez gain, atsedena hartzeko eta gozatzeko ere baliatu ditugu egun horiek. Eguraldia lagun izan dugu eta igerilekuan nahiz hondartzan izan gara. Gauean irteeraren bat edo beste ere egin dugu! Gainera, Lehen eta Bigarren mailako ikasleek batera egoteko aukera izan dugu eta gure arteko bizikidetza paregabea izan da.  Bidai biribil bezain polita izan da, beraz! Ederki pasa dugu, eta, dudarik gabe, errepikatzeko modukoa izan da!

Bidaiaren xehetasunak:

  • Noiz: maiatzaren 11tik 26ra
  • Nora: Mojakarrera
  • Nor: Lehenengo eta Bigarren mailako 18 ikasle
  • Nondik norakoa: Auto istripu baten aurrean nola jardun: hitzaldiak eta tailerrak