GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka

GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka 2009tik urtero antolatu den ekitaldia da, Arrasateko Kulturaten.

GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren helburua da eskualdeko formazio-eskaintza guztia, eta batez ere Lanbide Heziketa ezagutzera ematea. Bertan partehartzen dute eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeez gain, enplegua, prestakuntza eta orientazioarekin lotura duten eskualdeko erakunde gehienek ere.

2020an Azoka bertan behera utzi zen, ospatu baino egun batzuk lehenago, eta 2021ean ez da aurreikusten ekitaldia aurrez aurre antolatzea. Hala ere, jarduera birtualak antolatuko dira Debagoieneko LH plazaratu eta ezagutarazteko.

ArizmendiPRO GOIAZ! azokan.