GOIAZ! azoka apirilaren 26 eta 27an

Aurten ere Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokan izango da apirilaren 26 eta 27an.

Arrasateko Kulturateko Klaustroan ospatuko da azoka eta Arizmendi Ikastolak Lanbide Heziketako bere eskaintza osoa izango du bertan erakusgarri.

Azokaren ordutegia hurrengoa izango da:

  • Apirilaren 26an: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Apirilaren 27an: 9:30etatik 13:30etara.

Azokan gainera, Lanbide Heziketatko eskaintzaz ezagutzeko aukera izateaz gain, bertaratuek hainbat hitzaldi eta solasaldi ikusi ahal izango dituzte.

Egitarau osoa hemen dago eskuragarri.