MAIATZAK 25: Ate ireki presentzialak!

Naiara Okina, Aitor Guridi, Arantxa Hernandez, Xabin Arriola eta Dorleta Sologaistoa

Kirola gustuko duzu? Eritzaintzako profesionala izan nahi duzu? Informatikaren arloan lan egin nahi duzu? Osasun-larrialdietako profesionala izatea eta lehen lerroan lan egitea nahi duzu? Zatoz hurrengo asteartean, maiatzak 25, atsaldeko 5:30etan Ferixalekua gunera Lanbide Heziketako ate ireki presentzialetara. Bertatik bertara ezagutuko dituzu Arizmendi ikastolak eskaintzen dituen Heziketa Zikloak. Eman izena.

Lanerako bidea Arizmendi Ikastolan egiteko lau Heziketa Ziklo eskaintzen dira: Erizaintzaren Zaintza Osagarriak, Osasun Larrialdiak, Mikroinformatika eta Gizarte eta Kirol Animazio Ikaskuntza.

Lau Heziketa Zikloak enpresa eta erakundeetatik gertu

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak ikasleen beharrei ez ezik, gizartearen eta enpresen beharrei ere erantzuten die. Horregatik, “guregana datorren ikasleak, normalean, bi helburu izaten ditu: bata ikastea eta, bestea, lan mundurako sarbidea topatzea.

Aitor Guridi Arizmendi Ikastolako Heziketa Zikloetako zuzendariaren hitzetan,” Heziketa Ziklo guztiek harreman estua dute enpresa eta erakundeen munduarekin eta gure ikasleak ere horretarako prestatzen ditugu: lanerako”.

Ikaskuntza praktiko eta erreala. 

Xabin Arriola.  Gizarte eta Kirol Animazio Ikaskuntzaren arduraduna

Heziketa ziklo honetako ikasleak helburu bikoitzaren bila datoz gure ikastolara; batetik, zikloa amaitu ondoren unibertsitateko gradu batetarako sarrera lortzera eta bestetik, aisialdi aktiboko lan esparruan bere txertatzea bilatzera.

Heziketa Zikloetan gaitasun teknikoez gain, beste hainbat esparru lantzen dituzte, autogestioa, aisialdiaren antolaketa, pertsonen dinamizazioa eta talde lana, esaterako.

Konpetentzia horiek garatzeko, ikasleek aisialdi eta kirol jarduera desberdinak praktikatuz, berauen ezagupena jaso eta proiektu errealetan aplikatzea jorratzen dute. 2. Mailan, azken 3 hilabeteetan,  aisialdi eta kirol enpresetan praktikak ere izaten dituzte. Honela, esparru profesionala gertutik eta lehen pertsonan ezagutzen dute. Askok, praktiketan hasi eta lanean bukatzen dute

Enplegu tasa altua. 

Arantxa Hernandez.  Osasun arloko Heziketa Zikloen arduraduna

Eritzaintzako Zaintza laguntzailea da enplegu-tasa altuena duen zikloa. Gure bailaran osasun arloko hainbat egoitza eta ospitale daude. Gizartea geroz eta adinduagoa, edota geroz eta menpekotasun maila handiagokoa den einean, tendentzia hori areagotu egingo da. Hortaz, ezinbestekoa da esparru horretan formatutako pertsonak izatea, azaldu du arduradunak.

Pandemia garaiak agerian utzi du informatikaren garrantzia.

Naiara Okina.  Mikroinformatika Sistema eta Sareetako Heziketa Zikloaren arduraduna.

Gaur egun bizi garen gizartean esparru teknikoan formatutako profesionalak behar ditugu. Pandemia garaiak ere agerian utzi du informatikaren garrantzia.

Informatikaren oinarriak ahalik eta era praktikoenean erakusteaz gain, lanbide horretarako beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzen ditugu gure ikasleak. Honetaz aparte, zikloa bukatzean lan mundurako titulu profesional bat eskuratzen duten arren, ikasten jarrai dezaten motibatu eta Goi Mailako Heziketa Ziklo batera bidean jarri nahi ditugu hauek.

Bestalde, 2.maila bukaeran ikasleek inguruko enpresa zein erakundeetan praktikak egiten dituzte 3 hilabetez, lan mundua gertutik ezagutzeko aukera izanez. 

Bukatzeko, esan beharra daukat IKTen sektorean emakumeon presentzia oso murritza dela eta gure talentuaren beharra daukala. Gure zikloan neska gutxi izan ohi ditugu eta hauek informatika ikastera animatu nahi nituzke.

Osasunarekin lotutako lanen eskaera handia

Dorleta Sologaistoa.  Osasun Larrialdietako irakaslea eta praktiken arduraduna

Pandemiak garbi erakutsi digu, zein beharrezkoak diren Osasun larrialdietako teknikoak. Osasunarekin lotutako lanek eskaera handia dute eta tendentzia goranzkoa da.

Ziklo honek irteera anitzak ditu: osasun garraioko teknikari, urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadore, osasun larrialdietako teknikari  eta telelaguntzako operadore.

Arizmendi ikastola: Zure lanerako bidea!