Jaume Funesen bigarren hitzaldia: Nerabezaroa, aldaketa aroa

Jaume Funesek nerabezaroari buruzko bigarren hitzaldia eman zuen atzo eta, horrela, amaitutzat eman zen Arizmendi eta Anoeta ikastolek nerabezaroari buruz antolatutako 2 saioko programa. Balorazioa oso positiboa izan da, bai bi ikastolen aldetik, bai hitzaldiak zuzenean jarraitu dituzten pertsonen aldetik. Egia da hitzaldi-ordu asko hartuko lituzkeen gaia dela, baina Jaume Funesek diskurtsoen edukia laburbiltzen jakin du, gutxienez, aldaketa aro nahasi horren alderdi garrantzitsuenak kontuan hartzeko, bai familientzat, bai nerabeentzat. Jarraian bi saioen grabazioak:

Urtarrilak 12

Urtarrilak 21