Haur loditasunaren kanpaina abian da Debagoienean

haur_loditasunaDebagoieneko hainbat eragilek -ospitaleak, Udal Kirol Zerbitzuek, ikastetxeek, Arizmendiko erizaintza,…- elkarlanean, haurren gizentasuna neurtu, prebenitu eta tratatzeko egitasmoa martxan jarri dugu.

Erizaintza laguntza osagarrien Lanbide Heziketako gure ikasleek Debagoineko LHko 5. eta 6. mailetako haur guztiak, pisatu, neurtu eta azal-tolestura hartzeaz gain, elikadurari buruzko inkesta egingo diete. Jokoen bitartez, elikaduraren gaineko nozioak ere irakatsiko dira.