Petra Jebens-en arkitektoa gurean izan zen

Pasa den maiatzaren 22an, Arrasateko Kulturate Kultur etxean, Arizmendi Ikastolaren Ekokaleak lehiaketako sariak banatu ziren, eta era berean, “XXI. mendeko etxebizitza”eraikuntza jardunaldia ospatu zen.

Jardunaldiak, eraikuntza eta osasuna izan zituen izpide eta etxebizitzek gure osasunean izan dezaketen eragina aztertu zuten. 70 bat persona bildu ziren Kulturateko aretoan eta hizlarietako bat, Petra Jebens, arkitektoa (1952, Heideheim, Alemania) izan zen, bioeraikuntzan aditua eta aritua dena.

Jebens-ek bioeraikuntza ardatz harturik, egindako hainbat proiektu erakusteaz gain, bioerakuntzako proiektu bat nola legeztatu adierazi zuen, beti ere CTE-tik kanpo geratzen bada.

Arkitektoak azaldu zuenenez, “egun oso zaila da lehen ohiko ziren materialekin lan egiten dakiten profesionalak aurkitzea” eta funtsean bioeraikuntza gure arbasoen eraikuntzako ezagupenak berreskuratzea eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak erabiltzea eta beti erabiltzearen osasuna bermatzea da.

Jebens bera, BERRIA egunkariak elkarrizketatu ahal izan zuen ekitalidia bukatzean: http://www.berria.eus/paperekoa/1761/009/001/2015-06-10/logelan_ditugun_gauzek_gaixotzen_gaituzte_gehien.htm