Eraikuntza Proiektuak Zikloko praktika: Galgaketa Geometrikoa

eraikuntza-praktikakEraikuntzako Proiektuak Zikloko 2. mailako ikasleek Galgaketa Geometrikoa praktika egin dute, tresneria nola erabili ikasteko, zuinketa modulu barruan. Ariketa honetan eraikin bat egin aurretik lur zoruaren kotak neurtzen eta zehazten ikasten dute. Honakoak dira praktikaren ezaugarri teknikoak:

Bertan, zuinketa metodo ezberdinak ikasten dira. Honez gain, zuinketa batzuk egiteko ezinbestekoa den oinarri topografikoak eta topografiako altxaketa txikiak egiteko oinarriak ere irakasten dira. Praktika honetako gaia, galgaketa geometrikoa da eta puntu konkretu batzuetan kota oso zehatza lortzeko balio du. Hau oso baliogarria da gero puntu hauek oinarritzat hartu eta bertan tresnak finkatzeko.

Praktikaren helburuak eta faseak:

  • Galga optikoaren praktikaren helburua, galgaketa geometriko zehatz bat egoera ahalik eta errealenean egiten ikastea da.
  • Horretarako, teoria oinarri batzuk eman ostean, galgaketa praktikak egin dira.
  • Praktikak egiteko zonaldea, Ferixalekuko ikastola gainean dagoen parkea izan da.
    • Zonaldeak desnibel ezberdinak ditu eta horrek kasuistika ezberdinak egotea ahalbidetzen du, praktika asko aberastuz.
    • Ez dago trafikorik, parke publiko bat baita. Arrisku gutxiago.
  • Hau egin ostean, ikasleek egindako praktikaren emaitzak kalkulatu dituzte eta txosten bat egin dute, praktika guztia azalduz.