Eraikuntza pil-pilean: Grafenoa duten Margo eta Mortero ekologikoen belaunaldi berria

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ERAIKUNTZAKO HEZIKETA ZIKLOAK, ospatzen duen “Eraikuntza pil-pilean” hitzaldi sorta barruan,  “Grafenoa duten Margo eta Mortero ekologikoen belaunaldi berria” izenekoa antolatu du.

Arizmendi Ikastolako Ferixalekue eraikinean izango da hitzaldia, Apirilaren 23an, osteguna, 11:30etan hasita.

Hizlariari dagokionez, GRAPHESTONE enpresako ordezkaria den Yoana Iturain izango da gure artean. Grafenoa zer den argituko digu, bere funtzionalitatea, fabrikazioa eta beste materialetan eragin ditzakeen onurak ezagutaraziko dizkigu. Karea eta Grafenoa, Kortxo Naturala eta Grafenoa. Eta Grafenoa elektrizitate eroale bezala dituen erabilpenak (domotika eta horma adimendunak).

Interesatuek, Apirilaren 22 baino lehenago, lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidean izena (izen-abizenak, telefonoa, enpresa eta emaila) eman beharko dute edo 943 712025, 4322 luzapenera deitu. Plazak mugatuak dira.