Elkarrekin ikasten

Arizmendik Ikastolako Osasun Larrialdiak eta Erizaintzako zaintza osagarriak zikloetako ikasleek elkarrekin ikasteko aukera izan dute. Hala, osasun larrialdietako lehenengo mailako ikasleek lehen laguntzaren inguruan saio praktiko bat eman diete erizaintza laguntza osagarria zikloko teknikarieie. Bertan, ezagutza elkarbanatuz,  bihotz birika berpizteko teknikak eta itotze kasuetan zer egin behar den erakutsi diete. Ikasleen hitzetan oso aberasgarria izan da jardunaldia.