Ekintza bereziz beteriko astea

Pasa den astea ekintza beteriko izan zen Arizmendi Ikastolako heziketa zikloentzako, eta bereziki, osasunaren inguruko zikloentzako.

Alde batetik, Erizaintza Zaintza Osagarriak ziklokoek tailer praktikoak egin zituzten,  praktiketako ikaslea odontologoa dela aprobetxatuz.

Beste aldetik, Osasun larrialdiak zikloko lehenengo mailan gurutze gorriko bi bolondresen bisita izan genuen. Bolondresok, anbulantzia erakutsi ziguten eta bolondresa izateak zer esan nahi duen ere kontatu ziguten. Ikasle batzuk gainera, bolondres egiteko asmoa adierazi zuten. Osasun larrialdietako bigarren mailan ostera, tailer desberdinak egiten aritu ziren, odoljarioen aurren zer egin behar den ikasteko.