EGIN LANERAKO BIDEA ARIZMENDIN

Arizmendi Ikastolan lanean hasteko profesional gaituak prestatzen ditugu; horretarako, lau Heziketa Ziklo eskaintzen ditugu, zeinetan ikaskuntza praktikoa eta enpresen eskakizunetara egokitutakoa bermatzen den.  Eskaintza ezagutarazteko ate irekien saioa egingo da maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:00etan.

Arizmendi Ikastolak izate kooperatiboa du. Mondragon Korporazioaren parte izateak enpresen gaurkotasuna gertu-gertutik jarraitzeko balio du eta ikasleak lan mundura gerturatzea ahalbidetzen du. Beraz, ikaste prozesua praktikoa bezain erreala da, etorkizun handiko lau ziklotan banatzen dena: osasun larrialdiak, gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza, erizaintzako zaintza osagarriak, eta mikroinformatika sistemak eta sareak.

 

Osasun Larrialdiak

Osasun esparruan lan-eskaintzak gora egin du azken urteetan. Osasun-sektorean lan egiteko gaitzen du Osasun Larrialdien erdi mailako heziketa zikloak, eta, besteak beste, lanpostu hauetan aritzeko:

  • Osasun-garraioko teknikaria.
  • Osasun-larrialdietako teknikaria.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.

 

Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza

Gure gizartean kirolak gero eta toki gehiago hartzen du. Hortaz, garrantzitsua da kirol esparruan ondo preestatutako begirale, arduradun eta teknikoak izatea. Horretara bideratutako goi mailako heziketa zikloa eskaintzen da.

Irteera profesionalak:

  • Kiroldegietako kirol jardueretan monitore.
  • Eskola kirolean koordinatzaile eta monitore.
  • Gimnasio eta Fitness zentroetan monitore.
  • Igerileku publiko zein pribatuetan sorosle eta monitore.
  • Natura ekintzetako enpresetan monitore.
  • Udalekuetan zuzendari eta monitore.

 

Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Osasun alorrean lan-eskaintzak gora egin dute. Pertsonen zaintzarekin lotutako lanbideak merkatuko enplegu-tasa altuenetarikoa dute. Heziketa Ziklo hau ikasita ondorengo lantokietan egin ahalko da lan:

  • Hirugarren Adineko Egoitzak.
  • Eguneko Zentroak.
  • Psikiatrikoak
  • Odontologi Klinikak.
  • Osakidetzako ospitaleak eta pribatuak.
  • Minusbaliatuen Egoitzak: ASPACE, Uliazpi, Gorabide.
  • Ikastetxeak eta Oinarrizko Arretako Zentroak.

 

Mikroinformatika

Informatikako sektorearen beharrei egokitutako ikasketa prozesua ere eskaintzen da. Honela, irteera profesional anitzeko profila izango dute ikasleek. Besteak beste lanpostu hauetan aritu ahalko dira:

  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

Heziketa Ziklo guztiak praktikoak dira eta esparru profesionalera bideratuta daude. Zikloetako ikaste-prozesua, metodologia eta instalakuntzak ezagutu nahi badituzu, gure ateak zabal-zabalik izango dituzu maiatzaren 7an, 18:00etan.  Etorri Otalora lizentziadunaren egoitzara eta ezagutu gertutik gure eskaintza.