Danimarkarren bisita Arizmendi Ikastolan

20692714144_d20c25331f_kPasa den ostegun arratsaldean hamabi lagunez osatutako talde baten bisita izan genuen ikastolan. Batez ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloen berri izan nahi zuten, eraikuntzakoarena zehazki, eta horregatik Ferixalekuan izan ziren Lanbide Heziketako zuzendari den  Edurne Erauskinekin eta Gaizka Eraña eta Isaak Galarraga irakasleekin.

Debagoieneko esperientzia kooperatiboa ezagutu asmoz etorritako talde danimarkarrak hiru eguneko bisitaldi mardula egin du Jose Ramon Elortzaren gidaritzapean. Besteak beste, Mondragon taldea, Eroski, Mondragon Unibertsitatea, Saiolan, Lanki, LEINN Enpresagintza, Goiena, eta Ekin bisitatzeko aukera izan dute, baina aisialdirako aukerarik ere izan dute (Arrasateko pintxopotea, Arantzazuko bisita…).

Gurean balorazio positiboa egin zuten, batez ere, Erainkutza Heziketa Zikloari dagokionez, bertaratutako batzuk etxebizitzak birgaitzen ari den fundazio bateko kideak baitziren.