CORONAVIRUSetik isolatzeko babesa

Lanbide Heziketako Erizaintzako ikasleek Norbera Babesteko Ekipamenduaren (EPI) gaia garatu dute, bai eta horiek erabiltzeko irizpideak ere COVIDaren esposizioaren aurrean. Pandemiaren ondorioz, irakasgai berria eta berezia da.

Aurreko ikasturtean online eman zuten ekainean, eta konfinamenduaren ondoren, tailer praktiko labur bat egin zuten. Tailer hauetarako, oso lagungarria izan zen aurreko urteko martxoan ikasle batzuek bizi izan zuten esperientzia erreala ezagutzea. Pandemiaren momenturik txarrena izan zen, eta oso une gogorrak bizi izan zituzten, esperientzia gutxi eta une hartan COVID-19ri buruz zegoen ezjakintasuna zirela eta.

Ikasturte honetan ikastolan lantzeko aukera izan dute. Irailean praktiketara joan beharko dute, baina orain, prestakuntza eta ezagutza gehiagorekin.

Argazkietan ikus daitekeenez, aurpegiko maskara, amantal iragazgaitza, FFP2 maskara, galtzerdiak, txanoa, mahukak… osatzen dute Norbera Babesteko Ekipamendua.