Arizmendi Ikastola saridun Madrilen

IDEIk (Instituto Docente para la Excelencia y la Innovación) “Jornadas de excelencia e innovación educativa” izeneko jardunaldiaren baitan, Arizmendi Ikastola saritu du azken urteotan egitasmo pedagogikoan egiten diharduen bidea aitortuz.

Hala, zuzendaritza taldeko hiru kide (Haur Hezkuntzako zuzendari Aitor Elizaran, Bigarren Hezkuntzako zuzendari Elena Errasti eta ikastolako zuzendari orokorra, Iñaki Etxezarreta) Madrilen izan ziren, saria jasotzeko, beste ikastetxe batzuekin batera.