Anbulantzia-praktikak Zubillagako suhiltzaileen parkean

31689775083_0be5098fa9_zArizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietako ikasleek saio teorikoetan beste denbora (edo gehiago) ematen dute praktiketan, zikloak duen berezitasunetako bat horixe bera delako.

Aurreko ostiralean, Zubillagako parkean izan ziren goizean, eta suhiltzaile baten hitzaldia entzun eta gero, parkea bisitatu zuten.  Suhiltzaileak, besteak beste, elkarlanean aritzeko irizpideak eman zizkien. Azkenik, istripuetan zauritutakoak nola artatu erakutsi zieten.

Osasun Larrialdietakoak suhiltzaileekin