Nerabezaroa, aldaketa-aroa: nola lagundu iraultzaren erdian konfiantzatik garatzen?

Joan den asteartean egin zen Arizmendi eta Anoeta ikastolek antolatutako bi hitzaldietako lehena, Jaume Funes nerabezaroan eta hauen zailtasun sozialetan espezializatutako psikologo, hezitzaile eta kazetariaren eskutik. Bigarrena urtarrilaren 21ean, ostegunean, izango da streaming bidez, 17:10etan hasita.

Asteartekoa, oso saio interesgarria eta argigarria izan zen. Urko Kolomok, Anoeta ikastolako kideak, egin zizkion galderak Jaumeri. Hitzaldiaren izenburuak ondo adierazten duen bezala, nerabezaroa aldaketa garaia da. Aldaketa horiek, askotan, gurasoei ikarak ematen diete, eta ez dakite nola aurre egin seme-alaben etapa berri honi. Etapa horren hainbat alderdi jorratu zituzten: nerabeak izatea zer suposatzen duen, gurasoen eginkizuna, ikastolarena, sexualitatea… 250 lagunek baino gehiagok jarraitu zituzten nerabezaroan aditua den Jaumek emandako azalpenak eta aholkuak. Amaieran Jaione Uriartek, Arizmendi ikastolako kideak, entzuleek egindako galderak bideratu zizkion Jaumeri. Ziur emandako erantzunak lagungarri izango zaizkiela gurasoei etapa honi aurre egiteko.

Konferentziaren oihartzunak gure aurreikuspenak gainditu ditu. Adibide gisa, Eñaut Aiartzaguena Bravo ilustratzaileak marraztutako bineta hauek. Eskerrak eman nahi dizkiogu Eñauti astearteko ordu eta erdiko saioa bederatzi zertzeladatan islatzeko eskaini digun talentuagatik.

Hemen duzue ikusgai astearteko saioa. Aurrez aurretik, barkamenak hasierako minutuetako soinu arazoegatik. Arazo teknikoak konponduta, eta esperientzia faltak sortutakoak, saioak emandakoak jarraitzeko aukera duzue:

Gogorarazi behar da, halaber, urtarrilaren 21ean, osteguna, 17: 10ean, Arizmendi ikastolako youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango den bigarren hitzaldi bat egingo dela: https://labur.eus/JaumeFunes_hitzaldia2