GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka

Aurten, GOIAZ!, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka, 2018ko apirilaren 17 eta 18an izango da, Arrasateko Kulturateko klaustroan eta Arizmendi Ikastola ere bertan izango da.

GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren helburua da eskualdeko formazio-eskaintza guztia, eta batez ere Lanbide Heziketa ezagutzera ematea. Bertan, partehartzen dute eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeez gain, enpleguarekin, ekintzailetasunarekin eta orientazioarekin lotura duten eskualdeko erakunde gehienek ere.

Arizmendi Ikastolak bere Lanbide Heziketako eskaintza osoa eramango du bertara.