Matrikulazio epea uztailaren 13tik 17ra
Koronabirusaren egoera medio, hankazgora jarri ziren ohiko matrikulazio datak. Atzeratu egin da 2020/2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina; eta ondorioz, aurten, aurrematrikula ekainean eta matrikula uztailean izango dira.
Erizaintza, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza, Mikroinformatika eta Osasun larrialdiak heziketa zikloetan datak, beraz, ondorengoak dira:
- Aurrematrikula: ekainaren 1etik 19ra
- Matrikula: Uztailaren 13tik 17ra
Adi ibili eta ez galdu aukera. Egin lanerako bidea gurekin!