Eman izena ONLINE Ate Irekietan!

Aurrez aurreko hartu-emana izatea ezinezkoa denez, pantaila bidez azalduko dizkizuegu gure Heziketa Zikloak, ikaste-eredua eta enpresen beharrei erantzuten dien metodologia, besteak beste. Mimoz landu ditugu, distantzian bada ere, zuengandik ahalik eta gertuen egoteko.

Maiatzaren 20an eta 21ean izango diren ONLINE Ate Irekietarako izena aurrez ematea komeni da. Horretarako argibideak izango dituzue jarraian.

 

Hitzorduak

Maiatzaren 20an, asteazkena, 18:00

  • Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI)
  • Mikroinformatika

Maiatzaren 21ean, osteguna, 18:00

  • Osasun Larrialdiak
  • Erizaintzako Zaintza Osagarriak

 

Izen-ematea

ONLINE Ate Irekien saioetarako aurrez izena eman behar da. Horretarako ondorengo formularioa bete beharko duzue.

Behin formularioa beteta, konfirmazio email bat iritsiko zaizu. Email horretan izango duzu ONLINE Ate Irekietarako sarbidea. Dagokizun egunean, 18:00etan, esteka horretan klik eginda sartuko zara saiora.

Dena den, edozein zalantza duzula, lasai deitu edo idatzi, laguntzeko gaude eta!