Ate irekiak ONLINE maiatzaren 20an eta 21ean

Egungo egoerari erantzunez, Ate Irekien jardunaldiak ONLINE egingo ditu Arizmendik. Honela, zuen etxeetatik, gure Heziketa Zikloak ezagutzeko aukera izango duzue. Maiatzaren 20an, GIKAI eta mikroinformatika zikloak ezagutu ahalko dituzue; eta, hurrengo egunean, ostegunean, osasun arloko zikloen txanda izango da. 

Arizmendi Ikastolako Heziketa Zikloak lan esparruarekin duten loturagatik eta ikaste-eredu praktikoagatik desberdintzen dira. Lanerako prestatzen zaituzten zikloak dira gureak, lau guztira:

  • Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza
  • Mikroinformatika
  • Osasun Larrialdiak
  • Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Ate irekiak ONLINE, etxetik ezagutu ditzazun

Heziketa Ziklo horiek guztiak gertutik ezagutzeko Ate Irekien ONLINE saioak antolatu dira, maiatzaren 20an eta 21ean, 18:00etan.

Maiatzaren 20an, asteazkenean:

  • Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI)
  • Mikroinformatika

Maiatzaren 21ean, ostegunean:

  • Osasun Larrialdiak
  • Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Ate Irekien saioetarako aurrez izena eman behar da. Horretarako ondorengo formularioa bete beharko duzue. Bizkor ibili!

Formularioa: labur.eus/Arizmendi_HZ_AteIrekiak

 

Etorkizun handiko zikloak

Arizmendi Ikastolak izate kooperatiboa du. Mondragon Korporazioaren parte izateak enpresen gaurkotasuna gertu-gertutik jarraitzeko balio du eta ikasleak lan mundura gerturatzea ahalbidetzen du. Beraz, ikaste prozesua praktikoa bezain erreala da, etorkizun handiko lau ziklotan banatzen dena.

Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza

Gure gizartean kirolak gero eta toki gehiago hartzen du. Hortaz, garrantzitsua da kirol esparruan ondo preestatutako begirale, arduradun eta teknikoak izatea. Horretara bideratutako goi mailako heziketa zikloa eskaintzen da.

Irteera profesionalak:

  • Kiroldegietako kirol jardueretan monitore.
  • Eskola kirolean koordinatzaile eta monitore.
  • Gimnasio eta Fitness zentroetan monitore.
  • Igerileku publiko zein pribatuetan sorosle eta monitore.
  • Natura ekintzetako enpresetan monitore.
  • Udalekuetan zuzendari eta monitore.

Mikroinformatika

Informatikako sektorearen beharrei egokitutako ikasketa prozesua ere eskaintzen da. Honela, irteera profesional anitzeko profila izango dute ikasleek. Besteak beste lanpostu hauetan aritu ahalko dira:

  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

Osasun Larrialdiak

Osasun esparruan lan-eskaintzak gora egin du azken urteetan. Osasun-sektorean lan egiteko gaitzen du Osasun Larrialdien erdi mailako heziketa zikloak, eta, besteak beste, lanpostu hauetan aritzeko:

  • Osasun-garraioko teknikaria.
  • Osasun-larrialdietako teknikaria.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.

Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Osasun alorrean lan-eskaintzak gora egin dute. Pertsonen zaintzarekin lotutako lanbideak merkatuko enplegu-tasa altuenetarikoa dute. Heziketa Ziklo hau ikasita ondorengo lantokietan egin ahalko da lan:

  • Hirugarren Adineko Egoitzak.
  • Eguneko Zentroak.
  • Psikiatrikoak
  • Odontologi Klinikak.
  • Osakidetzako ospitaleak eta pribatuak.
  • Minusbaliatuen Egoitzak: ASPACE, Uliazpi, Gorabide.
  • Ikastetxeak eta Oinarrizko Arretako Zentroak.

 

Heziketa Ziklo guztiak praktikoak dira eta esparru profesionalera bideratuta daude. Zikloetako ikaste-prozesua, metodologia eta instalakuntzak ezagutu nahi badituzu, ONLINE ate irekietan izena ematera animatzen zaitugu! Maiatzaren 20an eta 21ean, 18:00etan! Zuen zain izango gara!