Ate irekiak
ATE IREKIAK 2021 MAIATZA
Zatoz gure eskaintza ezagutzera, maiatzak 4 eta 5ean gure guneetako ateak irekiko ditugu.
Maiatzak 4:
Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza eta mikroinformatika
Maiatzak 5:
Osasun larrialdiak eta erizaintzako zaintza osagarriak
ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK
Pertsonen zaintzarekin loturiko lanbideak merkatuko enplegu-tasa
altuenetakoa dute. Adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan,
ospitale psikiatrikoetan, odontologia kliniketan… lan egin nahi baduzu,
horretarako gaituko zara gurekin!
GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOAREN IRAKASKUNTZA
Gure gizartean kirolak gero eta toki gehiago du. Garrantzitsua da kirol
esparruan ondo prestatutako begirale, arduradun eta teknikoak izatea.
Horretarako gaituko zaitu goi mailako heziketa ziklo honek!
MIKROINFORMATIKA
Informatikako sektorearen behar anitzei erantzuten dien zikloa da hau,
irteera profesional anitzekoa. Mikroinformatikako tresneria, sareak
eta zerbitzuak gustuko badituzu, horretan lan egiteko gaituko zaitugu
OSASUN LARRIALDIAK
Osasun arloan lan-eskaintza igotzen ari da azken urteetan. Pazienteak
lekualdatzen, hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa
ematen lan egin nahi baduzu, hau da zure aukera!